Skip links

sormena
.ekosoziala.elkarlana.boteratzailea

Kaixo!

Ziortza naiz, eta, besteak beste, Bilboko artista grafikoa ere banaiz.

Jendearen ideiak edo sentipenak hizkuntza grafikora itzultzen laguntzen dudala esatea gustatzen zait. Hau egiteko bi modutan izan daiteke, bai zuzenean, ilustrazio eta diseinu lana neuk eginez, edo sormen tailerretan tresnak eskainiz. Hori ikuspegi ekosozialetik egiten dut, hau da, artea kezka eta behar kolektiboen zerbitzura jarriz, gure inguruan eragin bat sortzeko asmoz.

Nire bizitza osoa marrazketari eta pinturari lotuta egon da. Arte Ederrak ikasi nituen, eta, ondoren, nire ezagutzak zabaldu nituen, ilustrazioan zein diseinu grafikoan prestakuntza espezifikoa jasoz. Hala ere, benetan elikatu nautenek herri-mugimenduak izan dira. Hori dela eta, nire lan egiteko eran lankidetza-prozesuak sartu nahi izan ditut.

Sormena tresna ahalduntzaile gisa ulertzen dut, bizitzako edozein esparrutan aplika daitekeena, eta artearen boterean sinesten dut, horretarako bide gisa.

Bazatoz?

Sortze prozesua ahalduntze tresna gisa

explora
Drag